Urr 27
19:30

San Nikolas egunak antolatzeko lehen bilera irekia egingo dute urriaren 27an

Lekua: Kutur Etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Iazko etenaldiaren ondoren, sanikolasak berreskuratuko dira aurten. Ekitaldiz betetako egunak izango dira, eta, ohi bezala, herriko eragileek hartuko dute parte antolaketan. Horretarako, Jai Batzordearen lehen bilera irekia egingo dute urriaren 27an, asteazkenarekin.

COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, San Nikolas jaiak bertan behera utzi behar izan zituen iaz Udalak. Aurten, ordea, indarrean dauden segurtasun neurriak zorrotz errespetatuz, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte sanikolasak ospatzeko.

Jarduerak egunez programatuko dira, goizez eta arratsaldez.

Jai Batzordearen lehen bilera

San Nikolas egunetako egitaraua antolatzen hasteko, Jai Batzordeak lehen bilera irekia egingo du urriaren 27an, asteazkenarekin, 19:30ean kultur etxean. Deialdia zabalik dago interesa duten guztientzat.