Abe 28
19:00

Goiko Gela boskoteak gospel kontzertua emango du abenduaren 28an, euskaraz

Lekua: San Nikolas elizan
Antolatzailea: Orioko Udala

Gospel zikloaren barruan, aurten ere gospel kontzertua izango da San Nikolas elizan abenduaren 28an, asteartearekin. Goiko Gela taldearen emanaldia 19:00etan hasiko da eta, beren errepertorioan, kanta propioak eta gospel klasikoen euskarazko egokitzapenak nabarmentzen dira, ingelesezko jatorrizko kantak ere badituzten arren.

2005 urtetik antolatzen den Gospel Zikloaren emanaldia Gabon garaiko ezinbesteko zita bihurtu da Orion. Aurten Joni Etxabe, Karlos Etxaniz, Olatz Otxoa eta Santi Romano abeslariek eta Iñaki Miguel piano-jotzaileak osatutako Goiko Gela taldeak emango du kantaldia eta, berrikuntza moduan, abesti klasikoen euskarazko egokitzapenak eskainiko dituzte.

Hemen ikus dezakezue taldearen aurkezpena eta errepertorioaren lagin bat.

Gonbitak eskuragai

Emanaldia San Nikolas elizan izango da, 19:00etan hasita, eta gonbitak abenduaren 21eko arratsaldetik aurrera izango dira eskuragai kultur etxean.