‘Orioko curriculuma sortzen’ taldeak antolatuta, eskola kirolari buruzko hitzaldia izango da asteazkenean, maiatzak 7, Orioko Salatxo aretoan, 18:30ean hasita.
Hitzaldian jorratuko den gaia honako hau da: ‘Haurren kirola: lehia ala heziketa bide?’
Jon Redondo oriotarra Eusko Jaurlaritzako gazteria eta kirol zuzendaria da eta Eneritz Mayora, berriz, EKAP (Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma) elkarteko kide.