Aza 12
19:00

«Erradikalak ginen» antzezlana aurkeztuko dute azaroaren 12an

Lekua: Arraunetxe
Antolatzailea: Orioko Udala

Orioko Ahalduntze Eskolak antolatuta, Erradikalak ginen antzezlana aurkeztuko dute Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin-kontalariak. Saioa azaroaren 12an eskainiko dute, ostiralarekin, Arraunetxen 19:00etan.

«Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, kortseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buru-berokiak eduki berriz betetzeko gogoz».

Halaxe aurkeztu dute Labakak eta Egizabalek Erradikalak ginen antzezlana. Helduei zuzendutako 70 minutuko ekoizpena da, eta Ahalduntze Eskolaren bidez, Orion eskainiko dute udazkeneko programazioaren barruan.

Feminismoa zehar-lerro hartuta, eta umorea lagun, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz eta beste hainbat gairen inguruan sakonduko dute.

Sarrerak salgai daude

Emanaldirako sarrerak 5 euroan eskuratu daitezke Ahalduntze Eskolan: astelehenetan 16:00etatik 19:00etara, asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara, eta ostiraletan 16:00etatik 19:00etara.