Abe 18
11:00

Euskal mitologiako jolas eta tailerrak, abenduaren 18an

Lekua: Udal-pilotalekuan
Antolatzailea: Orioko Udala

Jokai konpainiaren eskutik, euskal mitologian oinarritutako jolas eta tailerrak izango dira abenduaren 18an, larunbatarekin, udal-pilotalekuan. 11:00etan zabalduko dituzte ateak, eta adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak eskainiko dituzte.

Euskal mitologian oinarritutako jolas-sortzaileen konpainia da Jokai. Jolas inklusibo, autonomo, sortzaile eta kooperatiboari balioa ematea dute helburu, gailu elektronikoek jolasteko eta erlazionatzeko modua bereganatu duten garaian, belaunaldien arteko harremanak sustatuz.

Larun instalazio ibiltaria jarriko dute Orion, eskuz egindako eta euskal mitologian oinarritutako sormen-jolasekin osatua. Bi espazio ditu:

Mari
Hiru urtetik aurrerako herritarrentzako jokoak, Tartalo eta Basajaun guneetan bereizita.

Montessori Gunea
Txokoka antulatutako Montessori materiala, hiru urtera arteko haurrentzat. Esperimentatzeko eta zentzumenak zein bizipenak manipulatzeko diseinatuta daude.

Informazio osagarria Jokairen webgunean duzue eskuragai.