Abe 23
18:00

Gabonetako kontzertua udal-pilotalekuan egingo da aurten, abenduaren 23an

Lekua: Udal-pilotalekua
Antolatzailea: Danbolin Musika Eskola

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo Abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute abenduaren 23an, ostegunarekin. Aurtengo emanaldia udal-pilotalekuan izango da, 18:00etatik aurrera eta, sartzeko, ezinbestekoa izango da gonbita aurkeztea.

Gabon-kantak eta bestelako abestiak izango dira entzungai emanaldian. Ikasle gazteen hiru taldek abiatuko dute saioa, eta kantuko ikasle helduek hartuko diete erreleboa. Jarraian, Salatxo abesbatzaren txanda izango da eta, kontzertua bukatzeko, dantza-taldearekin batera, Hator hator abestuko dute. Ikasleak gogotsu ari dira emanaldia prestatzen.

Parte-hartzaile asko izango direnez, antolatzaileek sarrera mugatzea erabaki dute. Ikasle bakoitzak gonbita bat izango du nahi duen senide edo lagunari emateko, eta gonbita erakustea ezinbestekoa izango da emanaldira sartzeko. Halakorik ez dutenei, pilotalekura ez hurbiltzeko eskatu diete antolatzaileek, jende-pilaketak ez gertatzeko.