Aza 23
18:00

Ines Bengoa ipuin-kontalaria Oriora itzuliko da azaroaren 23an

Lekua: Kultur Etxea
Antolatzailea: Orioko Udala

Udazkeneko kultur programazioak ez du etenik, eta Ines Bengoa ipuin-kontalari ezagunak saioa eskainiko du azaroaren 23an, asteartearekin. 18:00etan hasiko da kontakizuna, kultur etxeko areto nagusian.

5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako saioak 50 minutu inguruko iraupena izango du, eta haurrak gurasorik gabe sartuko dira aretora.

Gonbitak eskuragai daude

Saioa doakoa izango da, baina gonbitak aldez aurretik jaso beharko dira kultur etxean. Azaroaren 16ko arratsaldetik hasita egongo dira eskuragai.