Aza 20
19:00

Nøgen taldeak kantaldia emango du azaroaren 20an, larunbatarekin

Lekua: Kiroldegia
Antolatzailea: Orioko Udala

Udazkeneko kultur agendaren barruan, pop-folk musika talde donostiarrak kontzertua emango du kiroldegian. Emanaldia azaroaren 20an izango da, 19:00etatik aurrera, eta sarrerak 10 euroan erosi daitezke.

Zallan eta Tolosan kontzertu bana eskaini ostean, Orion egingo du geldialdia Nøgen taldeak. 2020 amaieran plazaratu zuten Under Alt bigarren diskoa, eta horko doinuak aurkezteko biran murgilduta daude.

Sarrerak salgai daude

Kantaldia kiroldegian izango da, eta ikus-entzuleek harmailetatik ala pistatik jarraitu ahal izango dute emanaldia. Sarrerak erosterakoan, bata ala bestea aukeratu beharko dute, eta bi kasuetan, prezioa 10 eurokoa izango da.

Sarrerak kultur etxean erosi daitezke ostiral arratsalde honetan hasita.