Mai 24
17:30

Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da maiatzaren 24an kultur etxean

Lekua: Kultur etxeko areto nagusia
Antolatzailea: Orioko Udala

Liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da maiatzaren 24an, 17:30ean hasita.

Miriam Mendoza ipuin-kontalariak emango du saioa. Miriam ezaguna da Orioko haurrentzat, lehenago ere askotan etorri izan da-eta liburutegira.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik

COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 25 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.