Udalak berraktibatu egin du udako lanpostuetarako izena emateko epea

Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren ondorioz, epe administratiboak berriro kontatzen hasiko direnez, Udalak udako lanpostuak betetzeko egin zuen deialdiaren epea berraktibatuko du, aldaketa hauekin:

  • Txu-txu trenaren gidariaren lanpostua ez da beteko, Udalak erabaki duelako aurten txu-txu trena ez dela ibiliko udan, osasun-baldintzak betetzeko zailtasunengatik.
  • Gainerako lanpostuen kopuru zehatza eta kontratazio-denbora beharren arabera erabakiko ditu Udalak, egoera aldakorrak zail egiten du-eta momentu honetan zehaztea.

Deialdian parte hartzeko epe berria ekainaren 5era artekoa izango da. Lehendik izena emanda dutenek ez dute ezer egin behar.

Behin izena emateko epea bukatuta, Udalak hautaketa-probak egingo ditu, ahalik eta lasterren, lanerako hartuko dituenak aukeratzeko. Kontuan hartuta udako denboraldia uztailaren 1ean zabalduko dela, Udalak ahalik eta azkarren egingo ditu kontratazioak gauzatzeko lanak.

Eskabideak udal-bulegoetan edo telematikoki aurkeztu behar dira, instantzia bat betez. Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.