Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, maiatzak 28, modu telematikoan

 Bilkura telematikoa izango da, bigarren aldiz, eta, beraz, alkate eta zinegotziek udalbatzarraren aretoan eta nor bere etxetik parte hartuko dute. Bilkura 19:30ean hasiko da eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko apirilaren 30eko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- 2020ko martxoaren 30eko 157/20 Alkate Dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez, Udalaren 2019ko aurrekontu propioaren likidazioa onartzen da.

3.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 5/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

4.- Adjudikatzea, egoki bada, IBERDROLA CLIENTES SAU enpresari Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru-akordioan oinarritutako kontratuaren 1. eta 2. sortak.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2020ko lanpostu-zerrendaren eta plantilla organikoaren aldaketa partziala.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalean modernizazio- eta berrikuntza-teknikari lanpostu bat lehiaketa-oposizio ireki bidez betetzeko oinarri arautzaileak.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaiegunaren proposamena 2021erako.

8.- Eskariak eta galderak.