• Orioko bi udal langileei, kirol eta kultur teknikariei zehazki, martxoa hasieran espediente bana ireki zitzaizkien eta ondorioz, administrazioak aurreikusita duen prozedurari ekin zitzaion. Hasiera hasieratik eta udalari dagokion prozedura amaitu arte, udal langileei dagozkien datu babesa eta intimitatea zaindu eta babestu ditu udalak eta hori egiten jarraituko du, baina egoera honek egunerokoan eta herrian eragin zuzena duenez atzoko udalbatzarrean honen berri ematea erabaki zen. 
  • Hemendik aurrera dagokien eskubide defentsa garatzeko eskubidea izango dute, hala nahi balute, epaitegietako bidea zabalik da, baina udalari dagokion prozedura amaitutzat ematen da bakoitzari bi arau hauste larri ezarriz. Arau hauste larri bakoitzeko bi urteko funtzio etete dagokie, lau urte alegia.
  • Udalak datozen egunetan ekingo dio hauen lanpostuak betetzeari.