2022ko ekainean zirkulazio-eredu bat jarri zuen martxan Udalak eta, ondorioz, Aparkatzeko Udal Txartela lortzeko bi modalitate sortu ziren. Orion erroldatuta dauden ibilgailuek ez dute txartel berria eskuratu behar, oraingoak 2023ko abenduaren 31 arte balio duelako. Orion erroldatuta ez dauden ibilgailuen txartelak, berriz, urtebeteko iraupena du.
Ondorioz, hurrengo urterako (2023) Aparkatzeko Udal Txartela eskatzeko epea azaroaren 21ean irekiko du Udalak horientzat.
Egoera hauetan dauden herritarrek eskatu ahal izango dute txartela:
– Autoa alokatuta dutenak
– Enpresako ibilgailua erabiltzen dutenak
– Orion lan egiten dutenak
– Orion bigarren etxebizitza dutenak
– Aian erroldatutakoak
– Salbuespen-egoera zehatz batzuetan daudenak
Txartela eskatzeko epea: azaroaren 21etik abenduaren 9ra.
Txartelaren iraupena: 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Prezioa: 80€
Non eskatu txartela: Udaletxeko atarian, beheko leihatilan.