Abenduaren 19an itxita egongo dira udal-zerbitzuak, sektore publikoan deitutako bigarren greba eguna dela-eta

 

Urriaren 25ean bezala, ELA, CCOO, LAB, ESK, SATSE eta Steilas sindikatuek greba eguna deitu dute bihar, abenduak 19, «Lan-baldintza onik gabe, zerbitzu publikorik ez!» lelopean, langile publikoen lan-baldintzek eta ematen dituzten zerbitzuek okerrera egin dutela salatzeko.

Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxitaegongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia, kanpina eta turismo-bulegoa.