Bixi-bizi programaren helburua da adinekoei jarduera fisikoa eta kultur-jarduerak egiteko aukera eskaintzea. 55 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, eta programaren nondik norakoak azaltzera etorriko dira horren arduradunak Oriora. Hitzordua urriaren 23an, asteazkenarekin, izango da, 16:30ean kultur etxean.
Deialdia irekia da, eta ekimenaren berri jakin nahi duten herritarrek joateko aukera dute, aurrez izenik eman gabe.