Irailaren 23an zabaldu zituen ateak Iturriaga Jauregiko Paradisu ihes-gelak, eta astebeteko epean ahitu dira txanda guztietarako sarrerak. 10 aste egingo ditu herrian ihes-gelak, eta 100 saio eskainiko dituzte, guztira, azaroaren 30era arte.
Txandarik gabe geratu direnek itxaron-zerrendan izena emateko aukera dute. Horretarako, helbide honetara idatzi behar dute: info@ihesgelapedagogia.eus