Andra Mariko proiektuak bozkatzeko egunak bihar eta etzi izango dira

 

Andra Mariko eremuari dagokion parte hartzeko prozesuaren baitan, asteburu honetan egingo da bozketa. Epaimahai teknikoak aukeratutako bost proiektuak ikusgai egon dira Guk Oriori atarian eta kultur etxean, eta azaroaren 15ean eta 16an, ostirala eta larunbata, botoa emateko aukera egongo da kultur etxean eta turismo-bulegoan, hurrenez hurren.

Proiektuaren inguruko xehetasun guztiak irakurgai dituzue hemen.

Gogoan izan bozka emateko ezinbestekoa izango dela azaroaren 15ean 18 urte beteta izatea eta Orion erroldatuta egotea. Hauek dira botoa emateko bi egunak:

  • Azaroak 15, ostirala: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30 artean, kultur etxeko areto nagusian.
  • Azaroak 16, larunbata: 9:30-15:00 artean, turismo-bulegoan.

Botoa ematera joaten denak nortasun-agiria erakutsi beharko dio mahaian dagoen arduradunari, eta hark egiaztatuko du pertsona hori Orion erroldatuta dagoela eta adinez nagusia dela. Ondoren, mahaian eskuragarri den papertxoa hartu eta gustuko proposamenari X bat jarri beharko dio; proposamen bakarra markatu ahal izango da, eta X bat baino gehiago duten boto-orriak edo zerbait idatzita dutenak ez dira kontuan hartuko.