Reggae musikari eskainitako jaialdia antolatuko du aurten bigarrenez Orioko Udalak, zenbait eragileren laguntzarekin. Bihar izango da, uztailaren 29an, larunbatarekin, eta 17:00etatik aurrera, talde hauek joko dute: Belen Natali, Gwa Ya Reggae, Revolutionary Brothers eta Eira.
Revolutionary Brothers biko donostiarrak Orion eskaini behar zuen kontzertuari beste hainbat talde batu zitzaizkion iaz, eta hala, reggae estiloko musika-jaialdiari forma eman zioten. Ekitaldiak izandako harrera ona ikusita, aurten ere formatua errepikatzea erabaki dute antolatzaileek, eta 17:00etatik 22:00ak bitarte, bakarlari zein taldeen raggae doinuek hartuko dute hondartza ingurua bihar.