Antton Telleriaren bakarrizketarako sarrerak eskuragai daude, online zein kultur etxean

Antton Telleria kazetari eta umoregileak Nekatutak bakarrizketa eskainiko du apirilaren 1ean, ostiralarekin, kultur etxean. 22:00etan izango da saioa, Korrika Kulturalaren programaren baitan, eta sarrerak eskuragai daude online zein kultur etxean, 5 euroan.

Telleriak zuzentasunaren mugak aztertu nahi ditu, ikuskizunaren izenetik hasita. Barrea eragiteko helburu bakar eta sakratuarekin, gai eta kolektibo labainkorren inguruan mintzatuko da: psikologoak, ETA, Ertzaintza, eta nola ez, guztietan polemikoenak: irakasleak.

Euskal Herrian arrakasta handiko bira egiten ari da lehen ikuskizun honekin, eta apirilarekin batera helduko da Oriora. Sarrerak eskuragai dituzue hemen.