Indarrean dagoen TAO sistemaren baitan, apirilaren 1ean, asteazkenarekin, hasiko da denboraldi ertaina. Egun horretatik aurrera, derrigorrezkoa izango da 2026ko Aparkatzeko Udal Txartela autoan eramatea.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga helbideratuta duten herritarrek azken asteetan jaso dute txartela etxean. Aldiz, Orion erroldatuta ez dauden ibilgailuen kasuan, Aparkatzeko Udal Txartela 85 euroan eskatzeko epea gaur zabalduko du Udalak, martxoaren 16an.
Egoera hauetan dauden herritarrek eskatu ahal izango dute txartela:
- Autoa alokatuta dutenak
- Enpresako ibilgailua erabiltzen dutenak
- Orion lan egiten dutenak
- Orion bigarren etxebizitza dutenak
- Salbuespen-egoera zehatz batzuetan daudenak
Txartelaren iraupena: 2026ko abenduaren 31ra arte.
Prezioa: 85€
Non eskatu txartela: Udaletxeko atarian, beheko leihatilan.
