Apirileko ipuin-kontalariaren saioa hilaren 15ean izango da

 

Udaberriko kultur programaren berri emango du aste honetan Udalak, baina horren aurretik, datorren astelehenean egingo den ipuin-kontalariaren saioaren berri eman nahi du, gonbitak eskuragai izango baitira gaurtik, apirilaren 9tik, aurrera, kultur etxean.

Ohi bezala, Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da Orion, eta 18:00etan hasita, 3 eta 6 urte arteko haurrentzako saioa eskainiko du. Animatu!