Apirilaren 10ean zabalduko da epea Saregileren udaberriko jardueretan izena emateko

Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak udaberriko programaren berri eman du, eta hiruhileko ikastaroak apirilaren 15eko astean abiatuko dituzte. Ikastaroetan izena emateko epea, aldiz, hilaren 10ean zabalduko da, eta hiru bide egongo dira horretarako: Saregilen bertan, emailez (saregile@gmail.com) edota telefonoz (623 178 553).

Hauek dira udaberriko jarduerak:

  • Biodantza, Eider Zuriarrainekin. Apirilaren 17tik ekainaren 19ra, asteazkenetan 16:00-17:30 artean. Elebitan. Ekarpena: 20 euro.
  • Txi Kung: Harmoniara Bidean, Marta Kaperotxipi Urainekin. Apirilaren 23tik ekainaren 18ra, astearteetan 10:30-12:30 artean. Euskaraz. Ekarpena: 20 euro.
  • Sormen Esperientzia Tailerra, Zorione Mendez Martinekin. Apirilaren 26tik ekainaren 21era, ostiraletan, 10:30-12:30 artean. Elebitan. Ekarpena: 25 euro.
  • Irakurle-taldea, Nerea Loiola Pikazarekin. Apirilaren 24tik ekainaren 19ra, hileko azken asteazkenetan, 18:30-20:00 artean. Euskaraz. Apirileko liburua: Emakume Bat (Annie Ernaux).
  • Munduko emakumeen topagunea, Aleksandra Zak-ekin. Apirilaren 13an, maiatzaren 4an eta 25ean, eta ekainaren 15ean. 16:00-19:00 artean. Gaztelaniaz.
  • Amatasuna partekatzeko espazioa, ostegunetan, 10:30ean.

Informazio zabalagoa, Saregileren sare sozialetan.