Aste honetan ez da azokarik izango

Datorren osteguna, apirilak 14, jaieguna da, eta ez da ostegunetako ohiko azokarik izango. Honenbestez, hurrengo azoka-eguna hilaren 21ean izango da.

Udala harremanetan jarri da kale-saltzaileekin, azoka beste egun batean antolatu ahal izateko, baina haien zailtasunak tarteko, bertan behera utzi behar izan dute. Barkatu eragozpenak.