‘Azalerako ipuinak’ ikuskizuna izango da ostiralean, ume txikientzat

Azalerako ipuinak Saioa Bikandik gidatutako jarduera da. Bost zentzumenak erabiliz, haur txikientzako ipuinak kontatzen ditu, eta abestiekin, hitz-jokoekin, poemekin… aberasten ditu kontakizunak. Hain zuzen, keinuak, dantzak, jolasak… erabiltzen ditu, haur txikiak literaturara erakarriz, letrekin eta istorioekin maitemintzeko.

Ostiral honetan izango da saioa, martxoaren 7an, kultur etxean, 17:00etatik aurrera. 0-4 urte bitarteko haurrentzat gomendatutako emanaldia da, baina pixka bat zaharragoek ere eman dezakete izena. Bertan izateko, derrigorrezkoa da aurrez izena ematea liburutegian, aste honetan zehar.