Azaroaren 30ean itxita egongo dira udal-zerbitzuak, mugimendu feministak deitutako greba orokorra dela-eta

 

Hego Euskal Herriko mugimendu feministak, ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuen babesarekin, greba feminista orokorra deitu du azaroaren 30ean, zaintza-eskubide kolektiboaren alde.

Orioko udal-langileek bat egin dute deialdiarekin, eta ondorioz, udal-zerbitzuak itxita egongo dira bihar: udaletxea, Danbolin Musika eta Dantza Eskola, kultur etxea, liburutegia eta turismo-bulegoa.

Horrez gain, udalbatzarrak ere gaur, azaroaren 29an, egingo du ezohiko bilkura, biharko greba deialdiarekin bat eginez.

Mugimendu feministaren webgune honetan daude azalduta grebaren arrazoiak.