Azken egunak herriko kulturaren egoerari buruzko galdetegiari erantzuteko

 

Herriko kulturaren plan estrategikoa lantzen ari da Udala, eta herritarren iritziak biltzeko, online galdetegia kaleratu zuen otsailaren bukaeran. Herritar askok bete dute inkesta honezkero, eta oraindik bete ez dutenek martxoaren 30era arteko epea dute horretarako. Hauxe da lotura, eta 15 minutu baino ez dira behar galdera guztiak erantzuteko.

Plan estrategikoa osatzeko prozesua diagnosi fasean dago orain, eta azken asteotan lau talde-elkarrizketa egin ditu Udalak, Elhuyar Fundazioko profesionalen laguntzarekin. Talde-elkarrizketa horietatik eta galdetegiaren bidez jasotako erantzunekin, etorkizuneko egitekoak eta erronkak zehazten hasiko dira apirilean, eta horretarako bi larunbat goiz baliatuko dituzte eragileek: apirilaren 27a eta ekainaren 8a.

Datak gerturatu ahala, zehaztasun gehiago emango ditu Udalak. Bitartean, ez aukera galdu eta bete galdetegia!