Badator DanbolinFest jaialdia!

Danbolin Musika Eskolak urtero antolatzen duen DanbolinFest jaialdia maiatzaren 7an egingo da aurten, larunbatarekin. Dantzarien kalejirarekin hasita, eskolako ikasleek instrumentu-emanaldiak eskainiko dituzte Herriko Plazan arratsaldean eta, jarraian, txokolate-jana eta karaokea egingo dituzte.

Musika-eskolako jarduna kalera ateratzeko eta herrikideekin partekatzeko eguna izango da maiatzaren 7a. Azken hiletan landutako koreografia eta doinuak erakutsiko dituzte gaztetxoek, eta giro aparta jarriko dute Herriko Plazan.

Hau izango da programa:

  • 16:00 Dantzarien kalejira
  • 17:00 Instrumentu-taldeen ekitaldia
  • 18:00 Txokolate-jana
  • 18:15 Karaokea

Gonbidatuta zaudete!