Barraken eremua inklusiboago izatea nahi du Udalak

 

Urtero bezala, San Pedro jaietan barrakak izango dira herrian, ikastola aurreko plazan. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra egongo dira irekita, goizeko 11:00etatik gaueko 01:00ak arte. Musikari dagokionez, iaz bezala, ikastetxeetako haur eta gaztetxoek prestatutako euskal abestien zerrenda izango da entzungai, eta gauerditik aurrera, 01:00ak arte, musika itzali egingo da.

Horrez gain, herritarrek egindako eskaerari erantzunez, musikarik gabeko bi tarte ezarriko ditu Udalak egunero: bat 11:00etatik 12:00etara eta bestea 16:00etatik 17:00etara. Neurri horren helburua da espazioa ahalik eta inklusiboena egitea, zarata handiak jasateko zailtasunak dituzten herritarrek ere —tartean, autismoa duten pertsonek— barrakez gozatzeko aukera izan dezaten.

Txartelak

Txartelen prezioa 2 eurokoa izango da, eta sei bidaiako bonuak, berriz, 10 euro balioko du.