Belar-meta egitea eta erromeria izango dira larunbatean Herriko Plazan

 

Gabonetako programaren barruan, hitzordu berezia izango da larunbatekoa: belar-meta egingo dute Herriko Plazan San Martin bailarako zenbait herritarrek, eta arratsaldea girotzeaz arduratuko dira Imanol Insausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariak. Saioa 17:00etan hasiko da, eta erromeria 19:00ak aldera arte luzatuko da.

Udako hilabeteetan egiten da meta. Garaiz kanpo bada ere, usadioa berreskuratu nahi izan du Udalak, herriko gazteenei erakusteko gehienbat. Taldean egiten da meta eta, kasu honetan, udan ganbaran gordetako belarra baliatuko dute. Lanaz gain, festarako unea izaten da eta, horregatik, trikitilari bikoteak alaituko du belar-lana. Herritar guztiak, zahar zein gazte, gonbidatuta zaudete!