Bertso-potea eta puzgarriak, Gabonak girotzeko

Gabonetako programarekin jarraituz, gaur iluntzean, abenduak 26, urteroko bertso-poteoa egingo da Orion, Errikotxia elkarteak antolatuta. Andoni Rekondo eta Aitor Mendiluze bertsolariak ariko dira aurten bertsotan, 19:00etatik aurrera, kalez kale. 

Urtarrilaren 2an, ostera, haur eta gazteentzako puzgarriak jarriko dira kiroldegian. Goizean 11:00etatik 13:00etara egongo dira zabalik, eta arratsaldean, 15:00etatik 18:00etara. Sarrera doakoa izango da.