Bidegorriaren obrak abuztuaren bigarren astera arte luzatuko dira

 

Apirilaren 6an hasi zuten autopistako eta Bikamiotako biribilguneen arteko bidegorria egiteko lana. Aste honetan bukatzekoak baziren ere, asfaltatze-lana luzatu egin da. Lanak bukatu bitartean ezin da erabiltzaileen segurtasuna bermatu, eta horregatik, bidegorriaren irekiera atzeratzea erabaki du Udalak.

Orioko bidegorri-sarea osatzeko, Hondartzako bidearen zatia falta zen orain arte, autopistako eta Bikamiotako biribilguneen artekoa. Trafiko handiko tartea da, herritarrek asko erabiltzen dutena, hondartzara, Zaragueta Herri Eskolara, Abaromendira eta Antillara joateko. 

Lanak bukatuta, abuztuaren bigarren astean zabalik izango dira bidegorria eta baita Hondartza bideko errepidea, bi noranzkotan. Barkatu eragozpenak.