Orioko Udalak urrian hasi zituen kultur etxeko igogailua berritzeko lanak, eta berria martxan dago joan zen astetik. Lanen helburua bikoitza izan da: arazoak ematen zituen igogailu zaharra ordezkatzea, batetik, eta herritar guztientzat irisgarria den berri bat jartzea, bestetik. Berriak, hain zuzen, 0,90 metro zabaleko ateak ditu, eta, beraz, gurpil-aulkiarekin erabil daiteke.
Lana Orona enpresak egin du eta 40.800 euroko kostua izan du.