Bukatu dituzte Anibarko Portuko jolas-parkea berritzeko lanak

 

Abenduan hasi zituen Udalak Anibarko Portuko jolas-parkea berritzeko lanak, eta aurreikuspenen arabera, urtarrilaren hasierarako prest behar zuen guneak. Baina lanak espero baino gehiago luzatu dira, nagusiki dreinatze-sarea jarri delako parkearen inguruan, inguruko ura bideratzeko. Azkenik, atzo pasa zuen homologazioa eta ordutik zabalik eta erabilgarri dago jolas-parkea.

Egurra, sokak eta naturako materialak erabiliz sortutako espazioak ditu, eta jolas lasaia, talde-lana eta irudimena sustatzea du helburu. 280 metro karratuko gunea da, aurretik zegoena baino handiagoa, eta errepidera ematen duen aldea hesituta dago, haur eta gazteen segurtasuna bermatzeko.

Desgaitasun fisikoak ez ezik, sentsorialak eta kognitiboak dituzten gaztetxoentzako baliabideak eskaintzen ditu, eta atsedenerako guneak ere badauzka, bankuekin eta plataformekin.

Lurkoi enpresak egin ditu lanak eta 60.200 euroko kostua izan dute, BEZa barne.