Danbolin Musika Eskolak irailaren 1ean zabalduko du hirugarren matrikulazio-epea

 

2022-2023 ikasturtean matrikulatzeko hirugarren deialdia datorren astean zabalduko du Danbolin Musika Eskolak. Irailaren 1etik 7ra izango da, ostegunetik asteazkenera, eta egungo ikasleak zein berriak matrikulatu ahal izango dira.

Ikasketak

Ikasturtea irailaren 12an hasiko da, astelehenarekin, eta ikasketa hauek egin daitezke:

1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak):

  • Musika eta mugimendua.

2. eta 3. maila (7 urtetik aurrera):

  • Musika mintzaira (2. maila).
  • Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
  • Euskal dantza.

Instrumentu horiek ikasteko plaza libreak badaude.

Informazio gehiago

Musika eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.

Izen-ematea eta informazioa

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko bideak (irailaen 1etik aurrera):

  • Danbolin Musika Eskola (Iturbide kalea, 18.)
  • 943 833 727 telefonoa
  • danbolinme@gmail.com