Danbolin Musika Eskolako Martin Daly ikasleak Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan parte hartuko du

Martxoaren 18tik 20ra egingo dute, Gasteizen, Euskadiko Musikari Gazteen XV. Lehiaketa, eta tekladun instrumentuen kategorian, bakarlari moduan, parte hartuko duten hamazazpi gazteen artean izango da Orioko Danbolin Musika Eskolako ikasle Martin Daly.

Orion ez ezik, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean ere ari da pianoko eta eskusoinuko ikasketak egiten eta, beste hainbat ikaskiderekin batera, Andoaingo Piano Jaialdian izan zen otsailaren erdialdean.

Hemen topatuko duzue Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketaren inguruko informazio osagarria, emanaldien ordutegiekin.

Danbolin Musika Eskolako irakasle eta adiskideen partetik, zorterik onena!