Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturteari amaiera emateko emanaldiak egingo dituzte datozen asteetan. Saio horien helburua da ikasturte osoan ikasitakoa lagun eta senideei aurkeztea.
Hau izango da programa:
Ekainak 13, osteguna
- Instrumentuko kontzertua, 18:00etan, kultur etxean
- Instrumentuko kontzertua, 19:00etan, kultur etxean
Ekainak 14, ostirala
- Dantza ekitaldia, 17:00etan, Arraunetxen
- Instrumentuko kontzertua, 18:30ean, kultur etxean
Ekainak 17, astelehena
- Instrumentuko kontzertua, 18:00etan, kultur etxean
Ekainak 18, asteartea
- Kontzertu pedagogikoa, 17:00etan, kultur etxean
- Instrumentuko kontzertua, 19:00etan, kultur etxean
Ekainak 19, asteazkena
- Instrumentuko kontzertua, 19:00etan, kultur etxean
Ekainaren 18ko emanaldietan, ikasle txikienek zein instrumentuko 2. mailako ikasleek diploma bana jasoko dute; eta ekainaren 19koan, instrumentuko 3. mailako ikasleek.
Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete entzutera joateko gonbita.