Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute

 

Urtero bezala, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kaleak eta Herriko Plaza hartuko dituzte azaroaren 21ean, Santa Zezilia egunaren bezperan. 17:30etik aurrera, trikitilariak eta txistulariak kalejiran ibiliko dira, kultur etxetik hasita, herrian barrena. Eta 18:00etatik aurrera, Herriko Plazan kontzertua eskainiko dute trikitixa eta panderotaldeak, sokataldeak, bandak eta dantzariek.

Bukatutakoan, ikasle guztiei txokolate beroa banatuko zaie. Animatu!