Denboraldi ederrari, amaiera borobila

Beste behin ere, zorionak neskak! Ligako txapeldunak zarete, eta Kontxako bandera ekarriko duzue gaur etxera, 2019an eta 2020an bizitakoa errepikatuz. Ikuskizun gozagarria eskaini diguzue, zentzu guztietan, eta denboraldi ederrari amaiera borobila eman diozue Donostian. 

Garaipena ospatzeko, aliron berezia egingo dugu herrian. Bikamiotako errontondatik 20:00etan irtengo dira arraunlariak, eta Eusko Gudarien kaletik, Herriko Plazara joango dira kalejiran, txarangaz lagunduta. Bertan ongietorria egingo diegu 20:20 aldera, eta garaipena ospatuko dugu denok elkarrekin.

Ospakizunak irauten duen bitartean, 19:00etatik 22:00etara, moila itxita egongo da. 

Orioko Udala