Doako autobusa izango da Oriotik, Jordi Savallen Kursaaleko emanaldira joateko

Jordi Savall biola-jotzaile eta orkestra-zuzendariak eta Le Concert des Nations orkestrak proiektu berria aurkeztu dute: Els elements i les fúries. Azaroaren 14an emango dute kontzertua, asteartearekin, Donostiako Kursaal aretoan, eta saiora joan nahi duten oriotarrek autobusa izango dute doan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta Zumaiatik datorren autobusa 18:40an iritsiko da Orioko autobus-geltokira.

Gluck, Haendel eta Rameauren obrak izango dira entzungai, XVIII. mendeko orkestra-musikako gaualdian.

Nork bere sarrera erosi behar du

Ikuskizunera joan nahi dutenek beren kasa erosi behar dute sarrera Kursaalaren webgunean.

Sarrera erositakoan, autobuseko tokia erreserbatu behar dute, orioturismo@gmail.com helbidera idatzita edo 943 835 565 telefonora deituta.

Sarrerak hainbat preziotan erosi daitezke, tokiaren arabera.

Ordu Gaztea / Langabetuak

Langabetuek eta 30 urtetik beherakoek 3 euroan erosi ditzakete sarrerak. Horretarako, sarrera erreserbatu behar dute 943 835 565 telefonora deituta. Behin erreserba eginda, kontzertuaren egunean, Kursaaleko leihatilara jo behar dute eta adina (Ordu Gaztea) edo lan-egoera (langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu. Lekua leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da.

Autobuserako izena emateko azken eguna azaroaren 8a izango da.

Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera geratuko da (erositako sarreren dirua bueltatuko da, hori gertatuz gero).