Eguberri egunean, hurbildu zaitezte denak, gazteak eta zaharrenak!

Gozategiren kontzertua. Orio, 2024-12-25.

Hurbildu zaitezte denak, gazteak eta zaharrenak;
direnak eta ez direnak, etorri eta ikusi.
Zirkua da gure herria, zirko liluragarria…

Gozategiren Zirkua kantuak bezalaxe, Herriko Plaza emozioen zirku bihurtuko da Eguberri egunean:
herri guztia, haur, zahar eta gazte, dantzan, kantuan eta elkarrekin gozatzen.

Iaz San Nikolasetan ekaitza iragarri bazuten ere, Eguberri egunean hego haize goxoak gurekin izan ziren. Giro berezia sortu zen plazan: irribarreak, txaloak, abestiak… Herri izaera eta komunitatea, elkarrekin, indartuz.

Aurreko Gabonetako oroitzapen horiek eta herritarren irribarreek bultzatuta, aurten ere Gozategik kontzertua eskainiko du Eguberri egunean, 20:00etatik aurrera.

Hurbildu zaitezte denak, gazteak eta zaharrenak;
direnak eta ez direnak, etorri eta ikusi.
Zirkua da gure herria, zirko liluragarria…

Trafikoan eragina

Gozategiren kontzertua dela-eta, 20:00etan itxiko da moilako errepidea, Herriko Plazaren parean, kontzertua bukatu arte (22:00). Gogorarazi, bi ordu horietan herriko sarbidea itxita egongo dela 2,40tik gorako altuera duten ibilgailuentzat. Horiek Txankako errepidea erabili beharko dute herrira sartu-irtenak egiteko.