Irailaren 1ean, ostiralarekin, Julio Villar eta Ibon Gaztañazpik “EH Petrel: Munduari buelta belaontzi txiki batean” kontakizuna eta irakurraldi musikatua eskainiko dute Mutiozabal plazan 20:00etan hasita.
Julio Villarrek munduan barrena egindako bidaien irudiak, liburuaren irakurtaldia eta musika uztartuko ditu saioak. Julio Villar, Ibon Gaztañazpi eta herritarren ahotsetan entzungo dira liburuko pasarte ezberdinak. Musika jotzen izango dira Iñaki Etxeberria, Fermin Lazkano, Eñaut Agirre eta Manex Barrenetxea denak ere Hereje Fighters taldeko kideak. Mutiozabal plazan izango da emanaldia, eta eguraldiak ez badu laguntzen Elizako zimitarioan izango litzateke.
Julio Villar
Julio Villar Gurrutxaga (Donostia, 1943) bidaiari, mendizale eta idazle donostiarra da. Bakarrik bidaiatu izan du, bai mendian baita itsasoan ere. 25 urterekin, 1968an, Bartzelonatik abiatu zen 7 metro luzeko Mistral belaontzian. Lau urte eta erdiko bidaian 38.000 miliako ibilbidea egin zuen, inoiz munduari buelta eman dioten ontzi arinenetako batekin. Bidaiaren kontakizuna, egunerokoa, “¡Eh, Petrel! Cuaderno de un navegante solitario” liburuan jasota utzi zuen; itsas abenturako liburu klasiko bat bihurtu dena.
Euskarara itzulpena iaz publikatu zuten Zumardia eta Albaolak. E, Petrel! Nabigatzaile bakarti baten koadernoa-ren itzulpena Ibon Gaztañazpi kazetari oriotarrak egin du.