Elkarrekin, 2026an ere Bizitza Askeak Plazer

2025eko azaroan aurkeztu zuen Udalak Bizitza Askeak Plazer markoa, indarkeria adierazpen ororen aurrean, modu bateratu eta eraikitzailean erantzuteko helburua duen lan-lerroa, berdintasunetik abiatuta. 

Ordutik, hainbat izan dira ekimenarekin bat egin duten herriko eragileak, eta Udala oso eskertuta dago adierazi duten elkartasunagatik, argi erakusten baitu erronka denona dela, eta elkarrekin aritzeko gogoz gaudela.

2026an ere Orio herri bizigarriagoa eta berdinzaleagoa izan dadin lanean jarraituko dugu, guztion bizitza askeak jomugan.