Joan zen astean Erregeen kabalgata antolatzeko bigarren bilera deitu zuen Udalak, eta bilera horretan haur danborrada antolatzeko talde-eragilea sortu zen. Bada, taldea asteazken honetan, azaroak 27, elkartuko da berriro, kabalgatari forma ematen hasteko.
Bilera irekia izango da, eta ekitaldiaren antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak ere bertaratu daitezke bilerara. 19:00etan jarri dute asteazkeneko hitzordua, kultur etxeko bilera-gelan.