Erregeen kabalgatako danborrada antolatzeko talde-eragilea behar da

Argazkia: Orio Guka.

Urtarrilaren 5eko Erregeen kabalgata antolatzeko bigarren deialdia egin du Orioko Udalak. Datorren asteazkenean, azaroak 20, izango da hitzordua Salatxo aretoan, 19:00etatik aurrera.

Erregeen ongietorria prestatzeko laguntzaile talde bat bada ere, haur danborrada antolatzeko talde-eragile bat behar da. Talde-eragile hori sortzeko azken deialdia egin du Udalak, eta dei egiten die interesa duten herritarrei bileran parte har dezaten.

Talde-eragilea sortzeko boluntariorik ez bada, haurren danborradarik gabe egingo zaie ongi-etorria aurten Erregeei.