Erreparazio-fasearen barruan, beste hiru saio antolatuko ditu Udalak Arraunetxen

 

Maiatzaren 16an herrian izandako hilketa matxistaren ondoren, Orioko Udalak erreparazio-fasea abiatu zuen. Lehen egunetan hezkuntza-komunitateari eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako zerbitzuak aktibatu ziren, eta datozen asteetan, kirol-elkarteentzako eta familientzako saioak antolatuko ditu, Sortzen Aholkularitzaren eskutik.

Kirol-elkarteetako arduradunei eta entrenatzaileei zuzendutakoa izango da lehen saioa, ekainaren 7an. Haurrekin eta gaztetxoekin gaiari nola heldu azalduko dute psikologo espezializatuek.

Ekainaren 13an eta 19an egingo diren bi saioetan, bestetik, familiei zuzendutako laguntza eskainiko da, euskaraz eta gaztelaniaz. Familiaren baitan, adinez nagusiak diren kideek soilik hartu ahal izango dute parte, haur eta gaztetxoekin gaia lantzeko baliabideak eskainiko baitzaizkie gurasoei.

Hauek dira, beraz, hitzorduak:

  • Ekainak 7, asteazkena: 18:30-20:30 (euskaraz) – Kirol-elkarteentzat
  • Ekainak 13, asteartea: 18:00-20:00 (euskaraz) – Familientzat
  • Ekainak 19, astelehena: 18:00-20:00 (gaztelaniaz) – Familientzat

Izen-ematea

Saioak Arraunetxen egingo dira, eta leku mugatuak izango dituzte. Horregatik, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea bi formulario hauen bidez:

Informazioa behar izanez gero, jarri harremanetan Ahalduntze Eskolako arduradunekin zenbaki honetan: 623 178 553.