«Errioa, gure nortasuna» hitzaldi-sortaren bigarren saioa egingo dute asteazkenean

Martxoko azken asteazkenean, hilak 30, Orioko itsas ondareari buruzko bigarren hitzaldia antolatu du Udalak. Iosu Etxezarraga Historian doktoreak Pizkunde garaiko Orio izango du aztergai 19:00etatik aurrera, Arraunetxen. Saioa doakoa izango da.

Oriotarrak Pizkunde garaian: XVI. mendeko euskal kostaldeko gizartearen ikuspegi bat izenburupean, 1500 eta 1600 arteko oriotarrak izango ditu mintzagai Etxezarragak. Ikuspegi panoramikoa eskainiko du, kostaldeko herrien berezitasunetatik hasi eta garaiko gizartean errotutako ohitura eta jardueretaraino. Bereziki, genero-rolen inguruan jarriko du arreta adituak.

Errioa, gure nortasuna hitzaldi-sortako saio guztiak bezala, ekitaldia grabatu egingo dute eta www.orio.eus webgunean izango da ikusgai.