Ostiralean, maiatzak 12, aurtengo eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketaren sariak banatu ziren Herriko Plazan. Lehiaketaren 36. edizioa izan da aurtengoa. Ekitaldian parte hartu zuten, Udalaren aldetik, Anuska Esnal alkateak, Ainara Munduate euskara-zinegotziak eta Lourdes Salsamendi eta Jose Angel Iparragirre zinegotziek, Jabier Zabaleta euskara-teknikariarekin batera. Haur eta gaztetxo sarituek liburu bana jaso zuten opari, oroitagiri batekin batera eta, horrez gain, lehiaketan saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuaren ale bana.
Aurtengoan plazara atera nahi izan du ekitaldia Udalak, gaztetxoei eta haiek egindako lanei ikusgarritasun handiagoa emateko. Herriko Plazan ospatzen ditugu oriotarrok gure festa handiak: herriko jaiak, ospakizunak, errezibimenduak… eta haur zein gazteen sormenak ere merezi du omena bertan jasotzea, oriotarron bizitza sozialaren erdigunean.
Lan sarituen liburua eskura kultur etxean
36.edizio honetako lan sarituen liburua kultur etxean eta udaletxean eskuratu daiteke, doan, gaurtik aurrera. 100 orrialde inguru ditu eta, guztira, Orioko haurrek egindako 64 lan biltzen ditu: olerkiak, ipuinak eta marrazkiak. Azaleko marrazkia Maria Ikutzak egin du.
Liburuaren hitzaurrea Ainhoa Mujika gazteak idatzi du. Ainhoa Mujikak hainbat sari irabazi ditu dagoeneko helduentzat Udalak antolatzen duen beste literatur lehiaketan.
Sarituen zerrenda
Hauek dira aurtengo literatur lehiaketan saria jaso duten haur eta gaztetxoak:
LH3
OLERKIAK
- Natura ezagutzen. Laiene Erkizia Etxaniz
- Zirats Gonzalez Allende
IPUINAK
- Krixki sagutxoaren istorioa. Jare Antero Grefa
- Manex, Kilian eta basoko iratxoa. Kilian Etxeberria Iribar
MARRAZKIAK
- Naser Cherhl Ibargoien
- Laia Garrido Elustondo
- Markel Maiza Etxezarreta
- Alen Redondo Britt
LH4
OLERKIAK
- Zergatik. Arhane Fuentes Mugika
- Amona. Amets Loidi Etxabe
IPUINAK
- Mozorro festa. Iñaki Aranzasti Iturbe
- Abentura bat Txinan. Ihintza Izulain Bordagarai
MARRAZKIAK
- Maria Ikutza (azaleko marrazkia)
- Oinatz Arrozpide Blanco
- Irati de la Canal Otamendi
- Arhane Gonzalez Allende
- Haitz Larrañegi Paredes
LH5
OLERKIAK
- Familia. Elene Etxabe Elustondo
- Aliron. Malen Etxeberria Erzilla
IPUINAK
- DJak Oriotik mundura. Malen Eskudero Leunda
- Korapiloak nire buruan. Mariana Isabella Hernandez Alcarcon
MARRAZKIAK
- Mahayub Bachir Mohamed
- Aiala Bidasoro Gaztelumendi
- Maren Larrarte Juan
- Ninbe Priego Peña
LH6
OLERKIAK
- Bizitza. Malen Olaskoaga Etxeberria
- Basoa. Itxaso Zaldua Peña
IPUINAK
- Kairo. Irati Sarasketa Ujvari
- Bikiak eta botila misteriotsua. Amaiur Urdangarin Egibar
MARRAZKIAK
- Harkaitz Agirrezabalaga Agirre
- Hassan Ali
- Nahia Amilibia Sorrondegi
- Itxaso Zaldua Peña
DBH1
OLERKIAK
- Neguak dakarren hotza. Ander Anton Pazon
- Mundua zaindu dezagun. Unai Goikoetxea Gaztelumendi
IPUINAK
- Itzalen erreinua. Iraia Peña Fernandez
- Gabonen bila. Irati Txintxurreta Goikoetxea
MARRAZKIAK
- Alex Barranco Albeniz
- June Duran
- Iraia Peña Fernandez
- Ass-Malick Ndoye Thiam
DBH2
OLERKIAK
- Abenduaren 18a. Oier Iruretagoiena
- Gure ibaia. Axel Atorrasagasti Pikabea
IPUINAK
- Arrautza frijitua. Nadir El Maimouni
- Bi pertsonaren bizitza. Irena Maciejewski
MARRAZKIAK
- Oier Iruretagoiena Iribar
- Monika Serobian
- Aimar Soriano Rojas
- Paula Veiga Morales
DBH3
OLERKIAK
- Udako ilunabarrak. Leire Alberdi Aragoneses
- Nik pentsatzen dut. Hector Xabier Gonzalez
IPUINAK
- 2, 42. Ander Uranga
- Mugikorraren zuloan. Elene Urrestilla Uranga
MARRAZKIAK
- Daniela Bernedo Amilibia
- Jinhan Chen
- Hodei Gastiain Gurrutxaga
- Araitz Aizpitarte Iriondo
DBH4
OLERKIAK
- Agur. Uxue Etxeberria Erzilla
- Bizitzaren pantaila. Lander Lazkanotegi Arriaga
IPUINAK
- Izan ez ginen guztia. Rosa Pilar Flores
- Ametsetako lorategia. Klara Puertas Rementeria
MARRAZKIAK
- Victoria Conejo Pzrybysz
- Iraia Perez Gozategi
- Ibai Solaberrieta Moreno
- Fabio Cauâ Souza Brizeño