Orioko Udalaren eskaerari erantzunez, Pelotari eta Estropalari kaleetako belarra eta hainbat zuhaitz moztuko ditu Txukun enpresak datozen egunetan. Aste honetan ezpondetako belarra mozteko lanak egingo dituzte, eta datorrenean, martxoaren 16tik aurrera, arriskua sortzen duten Estropalari kaleko zuhaitz altuenak moztuko dira.
Azken urteetan, lursailen barruan dituzten zuhaitzen egoeraren berri eman die Udalak etxejabeei, eta horiek garbitzeko eskaera egin zaie behin baino gehiagotan. Bizilagun bakarrak erantzun dio eskaerari, eta egoerak sortzen duen arriskua ikusita, lanak modu subsidiarioan egiteko erabakia hartu du Udalak.
Lanok, beraz, martxoaren 16tik 20ra egiten dituzte, eta lehen egunean, hilak 16, Gaztelekuaren pareko sei aparkaleku erreserbatuko zaizkie enpresako langileei. Barkatu eragozpenak.
