UEMAren Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan proiektuaren barruan, Etorri euskarara! ikastaroak emango dituzte herriko bi ikastetxeetan. Euskara ulertzen ez duten gurasoei zuzendutako saioak dira, ikastetxean bertan, umeak eskolan dauden bitartean. Izen-ematea zabalik dago, eta informazioa lotura honetan kontsultatu daiteke, hamar hizkuntzatan.
UEMArekin adostuta, gurasoek euskara ikasteko metodologia berezia landu du AEK-k, eta metodologia hori jarrituz, seme-alaben ikasketekin lotutako hitzak ikasiko dituzte gurasoek. Ez hori bakarrik: eskolako atarian beste gurasoekin hitz egiteko oinarrizko hiztegia ezagutuko dute, eta guraso euskaldunekin euskarazko elkarrizketak egiteko entrenatuko dira.
Ikastaroaren helburua da ikastetxean euskararen erabilera indartzea eta kultur arteko harremanak bultzatzea. Izan ere, komunitateen arteko zubiak eraikitzea ezinbestekoa da euskara hizkuntza soziala izan dadin: etxekoa, kalekoa eta ikastetxekoa.
Izen-ematea
Esan bezala, saioak ikastetxean bertan egingo dira, astean bitan. Izen-ematea zabalik dago lotura honetan, eta informazioa hemen eskuratu daiteke, hamar hizkuntzatan:
- Euskara
- Gaztelania
- Katalana
- Frantsesa
- Ingelesa
- Arabiera
- Wolofera
- Errumaniera
- Urdua
