Eusko Gudari kaleko 36-40 atarietan etxebizitza berriak eraikiko dira datozen hiletan. Lanekin hasi aurretik, 38 zenbakidun eraikina eraistea erabaki du enpresa sustatzaileak, oso egoera kaskarrean dagoelako. Etxea eraisteko lanak asteazken honetan hasiko dituzte eta, dena ondo bidean, ostiralerako bukatuta egongo dira.
Lanak egiten diren bitartean baliteke, une jakinetan, ibilgailuen trafikoari eta oinezkoen zirkulazioari eragitea. Izan daitezkeen zailtasunak bideratzeko, udaltzainak egongo dira une horietan. Barkatu eragozpenak.
Gainerako etxebizitzen eta pilotalekuaren eraisketa-lanak eta berriak egiteko lanak aurrerago egingo dira, eta Udalak horren berri emango du informazioa eduki bezain laster.